top of page

ZAGUPE ASTIALDI TALDEA

Zagupe Astialdi Taldea Lazkaoko gazteok sortu dugun denbora libreko eskaintza proiektu bat da. Egungo aisialdi guneen heziketa eskaintza ahularen balioaz jabeturik, aukera ezberdinak eskaintzea ezinbestekoa dela uste dugu. Aukera aktiboagoak, parte-hartzaileagoak, euskaldunagoak, gizarte, kultura eta ingurumenarekiko ikuspegi kritikoagoa lantzeko balioko duten guneak.

 

Aisialdiko ekintzek, egunerokotasunetik irten eta heitzaileagoak izateko aukera paregabea eskaintzen dutela uste dugu. Helburu hezitzaileak modu eraginkor, positibo eta aktiboan lantzen dira, beren eraginkortasuna handituz.

 

Udalekuetan, adibidez, egunerokotasunetik, hau da, familia eta ikastetxeko ingurune fisiko eta bertako ohitura eta arauetatik aldentzean, haurrek, autonomiaz aritzeko gaitasuna garatzen dute; beren buruen garbiketaz, osasunaz, elikaduraz, segurtasunaz, gauzen zaintzaz, atsedenaz, denboraren antolaketaz, etab. arduratu beharra izaten dute. Horrela, beraien eguneroko bizitzaren beste ikuspegi bat lortzen dute eta bakoitzaren familia, ikastetxe eta hiri edo herriaren berezitasunez jabetzen dira.

 

Bestalde, Lazkaok eta bere inguruneak, beste ikuspegi horren balioak lantzeko aukera paregabea eskaintzen dute: garapen jasangarria, kontsumo arduratsua, berrerabilpena, birziklapena, inguruarekiko eta bertan dagoenarekiko errespetua, etab. eta horiek guztiak egunerokotasunean txertatzekoa. Nekazaritza lanak, herriko ohiturak, euskarak, folklore adierazpenak, kondairak, festak, jolas herrikoiak, etab.  ezagutzeak, gizarte eta kultura ondarea mantentzea eta berreskuratzea dakarte. 

Egitasmoko elkarbizitzak elkarren arteko harremanak sendotzen ditu. Taldekako jolasak behin eta berriz errepikatzen dira, eta haurrek berei eta taldeari eragiten dieten erabakietan parte hatzen dute.

​

Taldean, taldearentzat eta egitasmoak funtzionatzeko ezinbestekoak diren arauak landu eta adostuko dira (ordutegia, garbiketa, instalakuntza eta baliabideen zaintza, gainerako haurrak eta gurasoak, hezitzaileak, …). Guztiek zuzenean eragingo dute egitasmoaren garapenean.

Jolasa, haurrentzat, sozializazio ariketa paregabea da, bai inklusio dimentsioan, baita egokitzapenekoan ere; lagun kopurua handitzea, lankidetzaren garapena, errespetua, talde dinamikan inplikazioa eta partehartzea. 

​

Gaur egun, ikus-entzuneko baliabideek, publizitateak, modek, jolaserako espazio faltak eta masifikaturiko aisialdi eskaintzek, joera pasibo eta kontsumitzaileak bultzatzen dituzte. 

Zagupe taldeak ekintza ez formalean dauka bere gunea,  haur eta nerabeak hezitzea da helburu eta era berean, transbersalki taldeko hezitzaileek boluntariotzaren  eta gazte ekintzen bidez etorkizunerako gaitasun baliotsuak garatuko dituzte.

​

Boluntariotzaren bidez lortutako balioetan eta gaitasunetan oinarritutako hezkuntza sustatzen duen proiektua da Zagupe elkartea. Besteak beste, autogestio, partaidetza, antolaketa eta komunikazio gaitasunak garatzen dira astialdi taldeetan.

​

Herri batean Astialdi talde baten sustapenak komunitatea indartu egiten du, herri eta komunitate baloreak lantzen direlako, herritartasuna, partaidetza, hizkuntza, berdintasuna, bakea, hezkidetza, etabar haundi bat. Herriaren errealitatean murgiltzen den proiektu bat izan nahi du Zagupek, horretarako Lazkaoko errealitatean lan egingo du beste eragileekin batera eman beharreko eraldaketak bilakatzeko.

HELBURUAK

- Euskal kultura eta euskaran oinarritutako hezkuntza ez formalean heztea.

- Naturan oinarritutako hezkuntza ez formalean heztea.

- Herriko partaide eta parte aktiboa izatea betiere aisialdiko identitatea mantenduz.

- Haur, nerabe zein gazteei genero ikuspegian oinarritutako heziketa ez formala eskaintzea.

- Euskal hizkuntza eta kulturaren sentsibilizazioa lantzea.

- Haur, nerabe eta gazteen familiekin erantzunkidetasuna lantzea, belaunaldien arteko harremana sustatuz.

- Boluntariotza indartzea, aldarrikatzea eta defendatzea.

- Euskal kultura musika lantzea, sustatzea eta ezagutaraztea.

- Herriko eragile ezberdinekin harremana sustatzea.

- Euskal hizkuntza eta kulturaren sentsibilizazioa lantzea.

- Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutaraztea eta noizean behin bisitatzea.

- Hezigaiekin hausnarketak sustatzea bakoitzaren identitatea eta jatorria errespetatuz.

bottom of page